Mike Figgis
Mike Figgis | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Carlisle, 1948ko otsailaren 28a (76 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Middlesex University (en) Kenton School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, musikagilea, idazlea, soinu banda konpositorea, telebista zuzendaria eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | European Graduate School (en) |
Jasotako sariak | |
|
Mike Figgis (Carlisle, Ingalaterra, 1948ko otsailaren 28a) Erresuma Batuko zinema zuzendari, gidoigile eta musikagilea da. Oscarretarako bi izendapen izan zituen Leaving Las Vegas filmean egindako lanarengatik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa Kenyan eman zuen. Familiarekin Londresera joan zen gero, eta antzerki eta publizitaterako zaletasuna sortu zitzaion han. Newcastlen jarraitu zuen ikasten, eta rock-talde bat osatu zuen Brian Ferryrekin. 1980an, bere antzerki-taldea eratu zuen: The Mike Figgis Group. Talde horrekin, Slow Fade lana sortu zuen, geroago oinarri gisa erabili zuena bere lehen filmerako. Antzerkian eta telebistan ere lan egin zuen.
1984an, The House zuzendu zuen eta. Lehen filma, Stormy Monday, jazz- eta blues-erritmoan kontatutako istorioa da. Film hark Hollywoodeko ateak ireki zizkion, eta Melanie Griffith, Sting eta Tommy Lee Jonesekin lan egin ahal izan zuen han. Internal Affairs izan zen hurrengo filma, Andy García eta Richard Gere antzezle zituenak. Horren ondoren, Liebestraum egin zuen, Kim Novak antzezlearen azken filma. Bere film askotarako musika ere idatzi du. Ondorengo filmak izan ziren Mr. Jones (1993, Richard Gere protagonista duena), Browning bertsioa (1994), Leaving Las Vegas (1995), Timecode (2000), The Battle of Orgreave (2001) eta The Co(te)lette Film (2010).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The House (1984)
- Stormy Monday (1988)
- Internal Affairs (1990)
- Women & Men 2 (1991)
- Liebestraum (1991)
- Mr. Jones (1993)
- The Browning Version (1994)
- Leaving Las Vegas (1995)
- Flamenco Women (1997)
- One Night Stand (1997)
- The Loss of Sexual Innocence (1999)
- Miss Julie (1999)
- Timecode (2000)
- Hotel (2001)
- The Battle of Orgreave (2001)
- Ten Minutes Older: The Cello (2002) - About Time 2 atala
- The Blues (2003) – Red, White, And Blues episodioa
- Cold Creek Manor (2003)
- The Sopranos – Cold Cuts episodioa (2004)
- Co/Ma (2004)
- Love Live Long (2008)
- The Co(te)lette Film (2010)
- Suspension of Disbelief (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mike Figgis |
- (Ingelesez) Mike Figgis, imdb.com
- (Ingelesez) Mike Figgis, screenonline.org.uk